Joko librea hitzaren zentzurik zabalenean. Trackmania Nations Forever-ek ziztu bizian gidatzen uzten dizu zirkuito ikusgarrietan zehar, bai bakarrik eta baita multijoko moduan ere. Nations Forever-ek laster eskeiniko du Estadio ingurunearen “Forever” bertsio berria jokalari batentzat eta zailtasuna areagotuz doazen 65 zirkuito berriekin. Trackmania Nations Forever-ek Nations , bertsio orijinala, baino jokalri gehiago bilduko ditu, multijoko modua, funtzio berrituak eta jokalarien arteko interaktibitateari esker.
|
|
Jokoa |
TrackMania Nations Forever |
Plataforma |
PC |
||
Bertsioa |
Eskura daitekeen azkena |
||
Taldeak |
32 |
||
Modua |
4 jokalari errondatan |
||
Sailkagarria |
Brackets (winners/losers) |
||
Gomendatutako adina |
+16 |
||
Arduraduna |
Zelkop |
||
|
|
ARAUDIA
Lehiaketarako arau espezifikoak
1.- Informazio orokorra.
1.1.- Trackmania.
Euskal Encounter 16ko lehiaketan erabiliko dugun jokua http://www.trackmania.com/index.php?lang=es&rub=downloads.-en deskargatu daitekeena da.
1.2.- Arauak.
Antolatzaileak araudia abisurik gabe aldatzeko eskubidea gordetzen du, lehiaketako legeak, mapak ala jarrerak eguneratzeko. Gomendagaria da arauak noizean behin berrikustea aldaketen jakinaren gainean egon ahal izateko.
1.3.- Exekuzioa
Honako araudia Euskal Encounter-eko lehiaketa ofizialean erabiliko da.
2.- Partiden formatoa.
2.1.- Estandar joko modua.
Erronda moduan arituko diren 4 jokalariek 3 zirkuitotako pack-a jokatuko dute. Lasterketa bakoitza gehienez 40 puntutara izango da eta banaketa honel aizango da: lehenengoa 10 puntu, bigarrena 6 puntu, hirugarrena 4 puntu eta azkena 3 puntu. Hiru zirkuitoak amaitzean puntu gehien lortu dituzten bi jokalariak lehiaketako hurrengo fasera pasako dira.
2.2.- Hiru zirkuitotako pack-a amaitzean honela ikusiko da zeinek lortu dituen puntu gehien:
Bi lehen jokalariak lehiaketako hurrengo fasera pasako dira. Lehiaketako brackets fasean, 2 lehenak winners-en eta azkenengo biak losers-en geldituko dira.
2.3.- Finalak.
Finala winners-eko finalista biak eta losers-eko finalista biak harturik jokatuko da hiru zirkuitotara. Bi lehen zirkuitoak winners-eko jokalariak hautaturik eta hirugarrena losers-eko jokalariek amankomunean aukeratua.
Winners-eko partaide bieri 12 eta 10 puntu emango zaie finalera zein postutan iritsi diren arabera . Gauza bera gertatuko da losers-etik datozen finalistekin, finalera zein postutan iritsi diren arabera 6 eta 4 puntu emango zaizkie.
Azken sailkapenak finaleko hiru zirkuitoak 40 puntutara jokatu eta gero, eta puntuazio hari lehendik bakoitzak zuena gehituta erabakiko dira. Berdinketarik balego, brackets fasean bezala gauzatuko litzateke.
3.- Zirkuitoak.
ESWC –ek emandako zirkuitoak erabiliko ditugu, eta ftp://ftp.eswc.com/regulations/2008/preliminaries/files/trackmania/ESWC_TMN_june_july_pack.zip -etik deskargatu ahal dira.
GamEK
ORDUTEGIA