Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Counter Strike Source

 

Counter Strike mitikoaren source bertsioa, eta haren ondorengoa izatera deitua. Aldaketa eta berrikuntza ugari azaltzen ditu.

 

 

 

 

Jokoa

Counter Strike Source

Lehiaketa

Ofiziala

Plataforma

PC

Bertsioa

Steam

Taldeak

32

Modua

5 vs 5

Sailkagarria

BO3

Gomendatutako adina

+16

Arduraduna

Aziri

 

ORDUTEGIA

Lehiaketa ostiralean goizeko hamarretan hasiko da.

 

ARAUDIA

Lehiaketarako arauak

1. Errondak: Guztira 30 erronda egingo dira, 15 T moduan eta 15 CT moduan.

2. Denbora: Minutu bat eta berrogeitabost segundu.

3. Partidaren haserarako 15 minutu pasa ta gero talderen bat zerbitzarira sartu ez edota taldekideren bat falta ezkero, partida galduko dute.

4. Talde hautaketa labanazko erronda baten bitartez egingo da. Irabazleak taldea aukeratuko du.

5. Garaipena: 16 errondairabazten dituen taldea.

6. Berdinketa: Hala gertatu ezkero 6 erronda gehiago jokatuko dira (3 T eta 3 CT)

     1. Berriz ere berdinduko balute beste sei erronda gehiago jokatuko lirakete arau berdinen menpe.

     2. Berdinketa hausteko partida hauek Estos 10.000$ hasiko dira.

7. Taldeetako kapitainek bakarrik erabili ahal izango dituzte mezu publikoak (say) partidan zehar, besteek say_team erabiliko dute.

8. Ezin izango dira aldaketarik egin partidan zehar honako kasuetan salbu:

Hardware arazoak edota ezinbestean. Halakoetan pausa egingo da eta Admin bati galdetu.

9. Partidan zehar deskonexioa gertatuko balitz:

     1. Zerbitzariaren erorketa (jokalarien deskonexio osoa):

          1. Hirugarren erronda hasi baino lehen gertatzen bada, partida berriz hasiko da..

          2. Hirugarren errondaren hasiera baino geroago bada momentu hartarainoko emaitza gorde, jokoan zegoen erronda kontutan hartu gabe eta partida berriz hasiko da 4500$-ekin.

     2. Jokalari baten ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edotataldeko kapitainak partida pausa dezake errondaren amaieran. Erronda baliagarri kontsideratuko da.

 

     3. Talde bereko 2 jokalari edo gehiagoren ustekabeko erorketa gertatuko balitz, administratzaileak edota kaltetutako taldearen kapitainak partida pausatu ahal izango dute errondaren amaieran. Erronda horrek ez du baliorik izango.

     4. Deskonexioa ez balitz ustekabekoa izango, kontrako taldea izango da irabazle forfeit dela eta.

     5. Pausak ez dira inoiz erronda baten erdian egingo, soil soilik erronda baten hasieran edo bukaeran, eta bakarrik kaltetutako taldearen kapitainak egin ahal izango ditu. Eraberean jarri zuen kapitainak berak soilik kendu ahal izango ditu pausak. Kontrako taldekideren batek pausa kenduko balu, zigortua izango litzateke

10. Halabeharrez, jokalari orok partidaren demoa gordeko du..

Demo hauek bai administratzaileek, eta baita kontrako taldeko kapitainek ere eskatu ahal izango dituzte.

11. Erreklamazioak:

     1. Soilik partida amaitutakoan edota pausa moduan dagoenean egin daitezke.

     2. Taldeko kapitainak bakarrik hitz egin ahal izango die administratzaile ala antolatzaileei.

12. Jokalariak ezin izango dira bi talde diferentetan aritu lehiaketa berean.

13. Halabeharrez jokalariek kolore sakontasuneko 32 bit erresoluzioa erabiliko dute.

14.Halabeharrez jokalariek ex_interp 0,01 erabiliko dute, zerbitzariak default-a ezarriko du.

 

Portaera/ Bugs

 

1. Iraintzea edota ‘say’-a gaizki erabiltzeagalerazita dago. Begirunea eta joko garbia.

2. Skin-ak defektoz erabiliko dira. Ezin dirano default skin, modelo edota testurak erabili.

3. Galerazita Cheat.ak erabiltzea.

4. Aipatzen ez den beste edozein bug administratzaileek zuzen joko balute.

5. Jokalariek ezin izango dute taldez aldatu 15 errondak bukatu arte. Egingo balute, partida galtzea suposatuko luke.

6. Administratzaile batek jokalarien konfigurazioa eskatu eta egiazta dezake. Ukatuko baliote partida galduko lukete.

7. Duda edo protesta kasuetan, jokalariei demoak eskatu ahal izango zaizkie, eta ez emateak kanporatuak izatea suposa lezake.

8. Gogora ezazue party batean gaudela, eta megafonia eta bideoa erabiliko direla, beraz egoera ulertzea eskatzendizuegu, eta ez dira  “horrela jolakatzerik ez dago” moduko kexurik onartuko zarata dela eta.

9. Gogora ezazue errespetua zor diegula beste parte hartzaile denei, eta jokaerari buruzko deiak behin eta berriz gertatu ezkero, party-ko zigorbideak aplikatuko dira.

 

 

Erreklamazioak / Zigorrak

 

1. Erreklamazioak behin partida amaitu denean egingo dira.

2. Soilik taldeko kapitainek hitzegin ahal izango dute administratzaileekin.

3. Bug-en kasuan ez da pausarik egingo eta partida amaieran egingo da erreklamazioa.

4. Bug-ak erabiltzea errondak galdu, eta baita kanporatua izatea ere suposa lezake.

5. Talderen batek arrazoirik gabe protesta egin, gezurrezko froga edo akusazioak egingo balitu lehiaketatik kanporatua izan daiteke. 

6. Edozein kasutan ere, administratzaileen erabakiak arauen gainetik daude.