http://www.euskal.org/frikitest/inicio.html
Euskal Encounter-en aurreko ediziotan baziren nahikoa lehiaketa zure ordenagailu ezagutzak edota bideojokoekin abilezia frogatzeko, ez ordea gure friki jakituria azaltzeko. Nola erakutsi Simpsons ala Stargate.i buruz inork baino gehiago dakizula?
Horregatik
sortu berri dugu lehiaketa hau, inork baino anime ala ci-fi ordu gehiago ikusi
dituzula frogatu ahal izateko, mahai jokoetan ere eskarmentu ederra duzula
erakusteko (Warhammer, Rol), ala bideojokotan Monkey
Island, Final Fantasy), eta noski urteak eman dituzula literatura frikia irakurtzen
eta filma mitikoak ikusten. Friki peto-petoa zarela uste baduzu, zatoz.
Friki jakituria bost adarretan banatzea erabaki dugu:
1.- Animazioa, Simpsons ala Futurama moduko serieak.
2.- Zientzia fikziozko serieak.
3.- Anime, manga eta EEBB-ko komikiak.
4.- Literatura frikia eta filma mitikoak.
5.- Mahai jokoak eta bideojokoak.
Denetatik dakiuzulakoan bazaude, zatoz, frikipetoak ezagutza zabala izan behar baitu.
Lehiaketa bi partetan banatuko dugu.
1.- Web bideko testa egingo dizuegu, denetan sei onenak aurkitu asmoz. Bai
lortutako puntuak, eta baita erabilitako denbora ere kontutan izango dira.
Testak gure weborrian azalduko dira ostiralean, hilak 20, arratsaldeko bostetan,
eta larunbatean ordubietan desagertu. Badakigu internet alboan izanda denok
garela kapaz dena asmatzeko, beraz saiatu zaitezte txintxo jokatzen ahal duzuen
neurrian.
2.- Sei onenak eskenatokira igoaraziko ditugu, 4000 lagunen aurrean benetako
jakituria entziklopediakoa dutela erakus dezaten. Telebestako lehiaketen antzekoa
izango da, sakagailuekin, galderekin, eta sorpresatxoren batekin ere.
Irabazleak saritxo bat eskuratuko du eta baita “The freakiesti in Euskal Encounter”
izena, datorren urteko edizioan defendatu ahal izango duena. Badakizu
beraz, friki hutsa bazara, erakustazu.