invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Singstar

 

Erakustazu musikarako dituzun doaiak zure artista kuttunenak imitatuz Singstar Pop, Rock eta Legends jokoetan. Presta zaitez Bisbaltxo, hau ez baita dutxapean aritzea bezela. Ez duzu nahikoa izango abestu eta zure ingleseko klaseak gogoratzearekin, erritmoa jarraitu eta doinuarekin ere asmatu beharko duzu.

 

IZEN-EMATEA

 

Parte hartzaile orok eman ahal izango du bere izena joko intranetaren bidez.
Partyaren hasiera ofizialetik aurrera posible izango duzue izena ematea, larunbateko hamarrak bitartean, une horretan lehen parekatzeen zozketa egingo baitugu. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira, eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dituzue.

 

NON ETA NOIZ

 

Sailkatze errondak kontsola gunean gauzatuko dira larunbatean hamabietatik aurrera, eta final aurrekoak eta finala bera egun hortan bertan izango dira eskenatoki nagusian arratsaldeko seiretatik aurrera.

 

JOKU MODUA

 

64 partaide banaka. Lehiaketa kanporaketa zuzenera jokatuko da. Parte hartzaileak buruz buru arituko dira zoriz hautatutako kanta bakarrarekin. Kantak iraupen normala izango du eta jokuak erdi mailako zailtasuna izango du.

Final aurrekoak eta finala hiru abestitara jokaruko da, haietariko bi parte hartzaileek eurek aukeratuak eta hirugarrena zoriz programak berak hautatua. Irabazlea hiru kantetan puntu gehien batzen dituena izango da.

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)