invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Mainframes

Honako edizioan gonbidatu berezia izango dugu zerbitzariei dagokienean: Mainframe eraikuntzan oinarrituriko data prozezu zentrua.

 

Mainframe dimentsio handiko ordenagailua dugu, eta batez ere datu kopuru itzelak erabiltzeko pentsatua. Gehienbat banku, ogasun, balore merkatu, hegazkin konpainiak, aire trafikoa, eta fakturazio kopuru handia duten enpresen ardatz gisa erabili ohi da. Hitz bitan esateko ordenagailu handia da Mainframe, bai betetzen duen lekuagatik, eta baita erabil dezakeen datu kopuruagatik ere.

 

Ordenagailu oro bezala, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak ditu; eta haiei konektatzen zaizkie behar diren dispositiboak (diskoak, zintak, terminalak, inprimagailuak, etab. ) Kasu honetan, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak armario baten barruan daude eta gainerako dispositiboak armairu desberdinetan daude, eta haien arteko lotura ESCON (17 MB/seg) ala FICON (2 Gb/Seg)zuntz optiko kanalen bidez egiten dira.

 

                                      

                            Sistema de discos ESS-800 (izquierda) y Parallel Enterprise Server Generation 6 (derecha)

 

Mainframe egitura benetan interesgarri bilakatzen duena, berez duen gogortasun eta sendotasunaz gain, partizio logikoen kudeaketa sistema (LPAR) da. LPAR bakoitzean sistema eragile desberdinak jarri daitezke, eta beraz kanpotik ikusita prozesu ahalmen itzela duten makina desberdinen aurrean bageunde bezala da.Gure kasuan LPAR denek GNU/Linux-en bariante desberdinak izango dituzte, Debian eta SuSE bezala.

HARDWARE

Edizio honetan elkarrekin lotutako bi Mainframe sistema eramango ditugu: Freon 12 gas bidez hoztutako eta 618 MIPS potetzia duen IBM 9672-X47 Parallel Enterprise Server Generation 6 prozesagailu zentrala batetik, eta bestetik airez hoztutako eta 192 MIPS potentzia duen IBM 2066-001 zSeries 800 Parallel Sysplex konfiguraziopean; beraz makina biak paraleloan arituko dira lanean.

 

                                                          

                                                                    Procesador IBM zSeries 800

 

Hartarako, bi IBM 9032 ESCON Director sistema izango ditugu lagun zuntz switch-ak baitliran arituko direnak, eta makina biek baliapideak, hots diskoak, zintak eta sarrera/irteera kanalak elkarbanatzea lortuko dutenak..

 

                                                          

                                                   Unidades 9032 ESCON Director (las dos de la derecha)

 

 

Eta diskotaz ari garenez, bi sistema eramango ditugu: IBM 2105-F20 “Shark” 36 GB-tako 128 disko dituena SSA-RAID5 konfiguraziopean , eta IBM 2105-800 “TotalStorage” 72 GB-tako 32 disko eta 147 GB-tako 16 disko dituena, biak SSA-RAID-5 konfiguraziopean . Biak 2 GB/Seg 8 FICON kanalez lotuak egongo dira.

 

                                                           

                                                          Sistema de Discos IBM ESS 2105-F20 “Shark”

 

 

Zintei dagokionean bi sistema eramango ditugu: IBM 3490E-A20 , 4 3490E-B40 armairuekin Beraz 16 kartutxo unitateekin, eta bestalde, 1972 urteko sistema, IBM 3420, karrete zinta unitate dituzten 4 armairu, lanean daudenean oso iklusgarriak direnak.

 

                            

                                       Unidades de Cinta IBM 3420 (de 1972) y Unidades de cartuchos 3490E

 

Azkenik, konektibotasunari dagokionean, prozesagailu biek 4 SX zuntzadun Gigabit Ethernet txartel daramate, beraz konektibotasuna bermatua gelditzen da. Halaber bi 10/100 kobrezko txartel ere egongo dira baina Mainframe-en barne LAN-erako gordeko ditugu horiek, eta baita zenbait erakustaldi egiteko.

SOFTWARE

Mainframeak hainbat gauza eskeiniko dizkie Barakaldora bilduko diren 4096 lagunei, esaterako Direct-Connect, barne FTP-a eta software librearen banaketa, nahiz eta eskeiniko dituen zerbitzuen kopurua antolatzaileen beharren araberakoa izango den. Hartarako, zSeries makinak 2 ala 3 SuSE Linux 10 Enterprise-dun LPAR izango ditu, eta Generation 6 sistemak GNU/Linux Debian 4LPAR izango ditu beharrak betetzeko.

 


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)