2007.07.13.- Gaurko egunez, eta behin antolatzaileen aurreikuspenak beteta, pantailak alokatzeko aukera behin betiko itxi dugu.
Aurten ere aurreko edizioetan bezala, pantaila alokairu zerbitzua izango dugu hala eskatzen dutenentzat.
Aurtengo pantailak 17" TFT-ak izango dira.
Alokairuaren prezioa, partyaren lau egunetarako, 45 € da. Partya bukatzean pantaila itzuli beharko da.
Pantailaren erreserba estranetetik egingo da. Jadanik tokia erreserbatua eta ordaindua duzuenok, aukera bat gehiago izango duzue orain, estranetean erreserbei dagokien atalean alokairua eskatu ahal izateko.
Gehienera ere 40 pantaila izango dira alokagai, eta eskaerak antolakuntzari heltzen zaizkion ordenean onartuak izango dira.
Aurtengoan ere zuen erosotasunerako takilak alokatu ahal izango dituzue. Haien neurria 40x30x50zm izango da. Takila bakoitzaren alokairuak 15 € kostako du, haietariko 5 itzulgarri izango direlarik giltza bueltatutakoan. Takilak erabiltzeko interesik baduzu soil-soilik akreditazioan eskatu beharko dituzu. Gogora ezazu zenbaki mugatua dugula.