Euskal Enkounter 15


Zer ekarri?

Partehartzaile bakoitzak, hala nahi badu, bere ordenadorea, bertan egindako lanak, programak, jokuak, utilitateak, etab. ekar ditzake. Noski, lortutako azken demoak ahaztu gabe!.

Ez dezala inork espero partyan aurkeztuko diren grafiko edo demoak kopiatzeko ordenadore librerik egongo denik. Bertara ekarri beharreko gauza garrantzitsuen artean, ez duzue ahaztu behar ekarriko dituzuen elementu guztiak entxufe bakarrera konektatuta egon behar dutela, hots, behar adina lapur ekarri beharko dituzuela.

Hortaz, kontutan har ezazue partaide bakoitza buruaski izan behar duela, ordenadorearen elementu guztiak ekarri beharko dituelarik (elektrizitatea eta sare lokaleko konexioa izan ezik, hauek gure kontu). Antolatzaileok ez ditugu inolaz ere monitoreak, saguak edota beste elementuak lagako.

Antolakuntzak ez du erantzukizunik hartuko zure ordenadore edo bestelako ekipamendua hondatu, puskatu edo lapurtuko balitz.

Esku hutsik etortzeko aukera badagoen arren, ez dizuegu hala etortzea gomendatzen; alde batetik aspergarriagoa delako eta bestetik gure helburua ahalik eta ordenadore gehien biltzea delako (gehienez 4.096 ordenadore).

Zure ordenagailuaren segurtasuna zaindu

... eta hortaz denona. 4.096 ordenadore baino gehiagoko sare batean gauza asko gerta daitezke; honexegatik gogoratzen dizugu segurtasuna denon lana dela eta zure ordenadorea prestaturik ekarri behar duzula. Egin beharko zenituzkeen pausu batzuek ondokoak dira:

Segurtasun adabakiak

Hemengo adabaki kritiko hauek jartzea ez duzu ahaztu behar, oso garrantzitsuak baitira.
Parches de seguridad
Sistema Operativo Parche para Blaster Parche para Sasser
Windows XP Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko
Windows 2000 Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko
Windows NT 4.0 Workstation Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko
Windows NT 4.0 Server Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko
Windows NT 4.0 Terminal Server Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko
Windows Server 2003 Blaster sahiesteko Sasser sahiesteko

Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)