invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Counter Strike Source

Counter Strike zenaren eboluzioa, Half Life 2 motore berriarekin. Jokalariak bost lagunek osatutako taldeetan antolatzen dira eta talde terrorista eta haien aurkako beste talde baten arteko borroka du oinarri. Talde terroristak lehergailu bat leku jakin batean jartzea du helburu, eta kontrako taldea hura galerazten saiatuko da eraso eta defentsa teknika anitzak erabiliz.

 

Jokoa

Counter Strike Source

Plataforma

PC

Bertsioa

Steam

Taldeak

32 slots/talde

Modua

5 vs 5

Kanporaketa

Brackets Winners/Losers

Mapak

de_dust2, de_inferno, de_cpl_mill, de_nuke, de_train

 

ARGIBIDE GEHIAGO

Edozein arazo ala duda argitzeko jar zaitezte CS lehiaketaren administratzailearekin harremanetan. Vasketo, vasketo@euskal.org

LEHIAKETAREN  ORDUTEGIA

Antolatzaileek zuzen joko balute, ordutegioak aldatuak izan daitezke.

Partaideek intraneta txekeatu beharko dute partida bakoitza baino lehen.

Izen – emateen amaiera: Ostirala arratsaldeko zazpiretan. 

Lehiaketaren hasiera: Ostirala arratsaldeko zortziretan.

IZEN-EMATEA

Kapitainek GamEK bitartez emango dituzte beren taldeen izenak party-an bertan.

Izen – emateak ostiralean, hilak 20, arratsaldeko zazpiretan itxiko dira.

Lehiaketa ostiralean, hilak 20, arratsaldeko zortziretan hasiko da.

Talde bakoitzeko 5 partaide baino gehiago apuntatu daitezke, soberan daudenak ordezko bezela kontsideratuz. Gehienez ere 8 taldekide.

Behin taldea itxita eta lehiaketa hasi bada, ezin izango dira aldaketarik egin.

GamEK

GamEK Joku lehiaketetarako berezko intraneta da.

Lehiaketa ororen kudeaketa GamEK bidez egingo dugu.

LEHIAKETAREN ARAUDIA

1.- Lehiaketan parte hartzea hemen azaltzen diren arau guztiak onartzea suposatzen du.

2.- Administratzaileen erabakiak administratzaile taldeak ala buruak bakarrik baliogabetu ditzazke.
3.- Kexa denak head admin-i jakinaraziko zaizkio.

4.- Edozein duda edozein admin-i galdetu ahal izango zaio.

5.- Lehiaketako partaide denei zera eskatzen zaie:

-beste jokalariekiko begirunea.
-puntualtasuna ordutegiei dagokionean.
-garbi jokatzea.

Arau hauek ez betetzea taldearen kanporaketarekin edota partiduko errondaren bat galtzearekin zigor liteke.


TORNEOKO ARAUDIA

1.- Torneoko formatoa 50n5, mr15, partida hastean 800$. Oraindik ez dakigu bracket-ak ala taldeak + bracket-ak izango diren 8izena ematen duten klan kopuruaren arabera).

2.- 16 erronda irabazten dituen lehen taldea izango da irabazle.

3.- Hauxe izango da mapen roster-a:
-de_dust2
-de_inferno
-de_nuke
-de_train
-de_cpl_mill

4.- Zerbitzariaren konfigurazioa hauxe izango da.
-Erronda denbora: 1'75.
-Freezetime: 14 segundu.
-Bomba tenporizadorea: 35 segundu.
-sv_pausable 1

5.- Jokuaren .gcf artxiboa aldatzen duen edozein kanpo programa erabiltzea galerazita dago.

6.- Jokuaren testurak ala hud-a aldatuko dituen skin-en erabilera galerazita dago.


7.- PUNTUALTASUNA eskatzen da, partida jokatzeko gutxieneko jokalari kopurua laukoa da. Partida hastear dagoela lau jokalari ez badaude hura galdutzat emango da forfeit dela eta.

8.- GARRANTZITSUA: jokalari dene kontsola tekla bakarrean bindeatuta izan behar dute, isten bada berriz ireki ahal izateko.
Hona hemen kontsolak bindeatzeko komandoa: bind”x”toggleconsole, non “x” jokalariak aukeratutako tekla baita.

Arau hau ez betetzea jokalari bakoitzeko hiru erronda galtzearekin zigor liteke.

9.- Administratzaileek jokalarien ordenagailuetan nahi adina egiaztapen egin ditzazkete partidak baino lehen eta bitartean; jokalarien konfigurazioak ezabatzea ere eska dezakete.
Jokalariak fps konfigurazioekin aritzen badira internetetik hartu dezakete bat administratzaileen kontrolpean. (cal, cevo, lan79 etab.)
8 ala 9 araua haustea jokalari bakoitzeko erronda bateko galerarekin zigor liteke.

10.- Balio duten komandoak:
r_3dsky
mat_bumpmap
mat_specular

Azkenengo biek balore bera izan beharko dute, bestela erronda baten galerarekin zigortuko da.

Jokalariek ez baliote administratzaileari konfigurazioak egiaztatzen utziko, ala haren aginduak beteko ez balituzte partida galtzea suposatuko luke.

11.- Jokalari denak esandako orduan agertu beharko dira, eta hortik aurrera 15 minutu dituzte konfigurazioak egin eta administratzaileak egiazta ditzan.

12.- Behin zerbitzariaren barnean ez dago minimizatzerik.

13.- Behin partida amaituta inork ez du zerbitzaria utziko administratzaileak agindu arte, hark behar hainbat egiaztapen egin ahal ditzan.

14.- Zerbitzaria eriko balitz bi gauza gerta litezke:

-Lau erronda oso ala gehiago jokatu badira, falta diren hamabiak 5000$-kin hasita jokatuko dira.
-Hiru erronda oso ala gutxiago jokatu badira, partida hasieratik hasiko da jokatutako errondak kontutan izan gabe.

Zerbitzaria laugarren errondaren erdian eroriko balitz bigarrengo puntua izango da kontutan.

15.- Berdinketa balego, hura mr3-ra hautsiko litzateko 10.000$-kin hasita, eta berdinketa hausteko behar adina aldiz egingo da hau.

16.- Partida erdi bakoitzean emaitzen scree-a egingo da (2 screen partidako).

Erronda bat galtzea beste taldeari emate suposatzen du, beraz partida 16-14 bukatzen bada eta irabazlea zigortua bada, azken emaitza 15-15-ekoa izango da.

Era berean emaitza 16-14 bada eta irabazlea hiru erronda galtzearekin zigortzen bada azken emaitza 13-17koa izango litzateke.

Administratzaileek nahi hainbat ekintza egin ditzazkete joko garbia bermatzeko.

 

HARDWARE SARIAK

 

1 Postua

 

G1 ordenagailu eramangarria (1800€ balioa duena)

Steel series SS alfonbrilla 35€ balioa duena

Steel Series 3H aurikularrak 30€ balioa duena

 

2 Postua

 

ASUS EN8800 GTS 320M txartel grafikoa 320€ balioa duena

200€ Logitech produktuan

Steel series SS alfonbrilla 35€ balioa duena

Steel Series 3H aurikularrak 30€ balioa duena

 

3 Postua

ASUS LCD VW192S pantaila

Steel series SS alfonbrilla 35€ balioa duena

Steel Series 3H aurikularrak 30€ balioa duena

 

(taldeko kide bakoitzeko)

 

ASUS-ek, WGT izenpean , ekitaldi honen babeslea izango da, eta sariei dagokien balea emango du party-an, hura bukatu ondoren trukatua izango dena.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)