SAREA PARTYAN


Gr´fico
   

EZAUGARRI OROKORRAK

Partyak Interneterako konexioa emango die Ethernet sare txartel batekin etorriko diren ordenadore guztiei (RJ45). 16 lekutako mahai bakoitzeko, 15 ordenadorek izango dute sarerako konexioa. Materiale guztia Euskaltelek utzitakoa da eta espero dugu ondo zaindua izango dela. Bestalde, sare zuentzat da, hau da, bere funtzionamendu egokia zuen menpe dago.

Sarea zuena da. Honek zera esan nahi du; bere funtzionamendu ona zuen eskuetan dagoela. Antolatzaileek ezin dute eta ez dute nahi sarearen erabilpen txarren kargu hartu (WinNukeekin honen saturazioa, ICMP bonbak, Mail bonbak, hackinga, etab.). Zuen esku dago erabiltzaileak modu egokian portatzea, zuek zuen buruak kontrolatuz.

SAREAREN EZAUGARRIAK

Aurten sarearen konfigurazioa aurreko urtekoarekiko desbedina izango da. Konmutatzaile nagusi bat izango dugu (switch), ziurrerik Cisco 5500 bat, 24 10/100 portuko bi txartelekin, guztira 48 portu izango ditugularik. Portu hauek mahai bakoitzeko hub-etara konektatuko dira, eta baita jokuen hiru zerbitzaritara, WWW zerbitzarira, RealAudio/Video zerbitzarira, etab. Konfigurazioaren diagrama bat ikusi nahi baduzu, hemen egin dezakezu. Gainera, bi Webcam eta RealAudio eta RealVideo zerbitzaria zaingo ditugu, partyangertatzen denera Internet bidez ikusi ahal izango delarik. en la party.

ORDENADOREEN KONFIGURAZIOA

Lehengo urtean ez bezala, DHCP zerbitzari bat izango dugu, postuak erreztasun gehiagoz konfiguratzen lagunduko diguna. Ordenadore bat Windows 95 eta 98rekin nola konfiguratu beharko litzakeen ikusi nahi baduzue, hemen egin dezakezue. Gainera, lehengo urtean sarean 200 lantalde inguru zeudela ohartu ginen, hortaz aurten denok EUSKALPARTY izeneko talde bakarrera batzea eskatuko genizueke. Hainbeste lantalderen sorrerak sareko broadcast-ek bera saturatzea ekartzen du, eta honegatik, sarea modu egokian ibiltzea nahi baduzue, gure esanak jarraitzea gomendatzen dizuegu. Azpimarratzekoa da nor berak bere lantaldea sortzeak ez diola segurtasun gehiago eskaintzen, segurtasun hau PC mailan ematen baita eta ez lantalde mailan.

INTERNETERAKO KONEXIOA

Euskaltel
, Euskadiko telekomunikazio operatzaile orokor berriak eskainiko du beharrezko hardware eta instalazio osoa Internet Euskal Partyra ekartzeko. Espero diren makinentzako CIR nahikoa izango da (ziurrenik 512Kb), hala nola proxy zerbitzari bat eta firewall bat. Kanporako konexioa soilik 80 portutik utziko da (World Wide Web).

Era berean WWW zerbitzari lokal bat izango dugu, etengabe partyko gertakizun garrantzitsuei buruz informazioa eskeiniko duena (ordutegia, bozketak, emaitzak, etab.)  

Behin gehiago gogorarazi hau party at dela eta ez hacking lehiaketa bat. Ezin dugu norbaitek sarea nolabait saboteatzen saiatzea, baina gogoratu lehenengo kaltetuak zeuek zaretela. Hala ere, sarea edo antolatzaileen zerbitzariren bat legez kanpo erabiltzen ari denik aurkituko balitz, berehala partytik kanporatua izango litzateke.


LANEN ZERBITZARIA

Aurten berritasun bat izango dugu. Zerbitzari bereizi bat jarriko da parte hartzaileek beraien lanak disketeen beharrik gabe bidali ditzaten. Noski, hauek oraindik erabil daitezke.

Pentium II bat espero da, 400Mzh, 128 RAM eta 2Gb SCSI disko gogorduna, Windows NT 4.0rekin (edo agian Linux), espero dugu nahikoa izango dela espero dugun sare trafikorako.

Lanak FTP bidez bidaliko dira. Kontu bat sortuko da DEMOA aurkezten duen talde bakoitzeko eta kontu bat gainontzeko lehiaketa bakoitzeko. Aken hauek idazketa baimena bakarrik izango dute; hortaz, zerbait zuzendu nahi izanez gero, interesatua antolatzaileekin harremanetan jarri beharko da.

DEMOen kontuek berriz atzipen osa izango dute (noski, quota batekin), talde bakoitzaren erresponsabilitatea izango delarik bere erabilpena, antolatzaileek berain eskubidea gordetzen dutelarik neurriak hartzeko bere erabilpen txarren kasuan.

Zerbitzarira bidalitako lanak ZIPekin konprimituak egon beharko dira, lehiaketen arauetan adierazitako tamaina maxioa errespetatuz. (ikus lehiaketen Arauak)

Lan bakoitzak FILE_ID.DIZ fitxategia (LANAREN IDENTIFIKAZIO FITXATEGIA TESTU FORMATUAN) eduki beharko du, honako datuekin:

Sarrera zenbakia: xxx 

Lehiaketa: xxxxxxx 

Lana: xxxxxxxx 

Egilea: xxxxxxx 

Taldea: xxxxxxx 

Komentarioak (Formatua, ikusteko egikaritu beharreko programak, demoen espezifikazio teknikoak, ...): xxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxxx 

Baliogabetua izango da mota honetako fitxategia EZ DUEN lan oro.

Lehiaketen emaitzak jakin bezain laster, lan guztiak bertan dauden denek hartu ahal izango dituzte zerbitzaritik, lanen beta egoera kontutan hartu gabe.

Itzuli