SARE JOKUEN LEHIAKETAK

Joan den urtean esperientzia piloto bat hasi genuen gai honetan bi lehiaketa antolatuz, bat Quakekoa eta bestea Duke Nukem 3Dkoa. Horretarako IBMek utzitako 8 ordenadore izan genituen eta hauetan izan ziren partidak.

Aurten lehiaketa kopurua zabaltzeko asmoa dugu, eta antolatzeko modua aldatzekoa baita ere. Hasteko, zerbitzari bereizi bat jartzea pentsatu dugu, sare bidez partykan bildutako guztiek atzitu ahal izango dutena, zerbitzari bereizia erabiltzeko aukera ematen duten joku batzuk izango dituena.

Gainera, babesleek utzitako ordenadore kopuru bat egongo da, lehengo urteko moduko lehiaketa alternatiboak izango dituztenak. Joku lehiaketak PRAETORIANS NETWORK taldeak antolatuko ditu.
 
 

**LEHIAKETA ERRALDOIAK:

- Partehartzaile bakoitzak bere ordenadoretik jolastuko du zerbitzari bereizian. (??? ordenadore eta zerbitzari bereizia)

**LEHIAKETA ALTERNATIBOAK:

- Partehartzaile bakoitzak babesleek utzitako ordenagailu batetik jolastuko du. (16 ordenadore eta zerbitzari bereizia)
 
 

Lehiaketa bakoitzak oraindik mugatu gabe dagoen sari kopuru desberdin bat izango du.