ARAU OROKORRAK


Gr´fico
    Donostiako Udalak, bai belodromoa eta baita ere behar dugun tresneria guztia alokatu digu. Gauzak behar bezala zaintzeak zenbateko garrantzia duen kontuan izan dezazuela espero dugu.

Esan bezala, belodromoa 24 orduz irekita egongo da, gauean ere edozein ordutan irten eta sartzeko aukera izango duzuelarik. Hori egiteko zuen kreditazioa soinean eramatea besterik ez duzue behar.

Gaueko ordu txikietan egoitzaren barreneko zarata moderatu beharko dugu.

Ez da posible izango alkohola edan edota tabakoa erretzerik, horretarako kantxatik apur bat aldenduta egongo den tabernara joan beharko duzue.

Jendearen jarrera kontrolatzerik ez dugun heinean, arren eskatzen dizuegu besteenganako errespetuan oinarritu dezazuela zuen portaera.

Hala ez balitz, horrelako antolakizun batek dituen problemei beste bat eranstea litzateke eta honen ondorioa Udalak partya istea eta berau sekula santan berriz antolatzen ez uztea izango zen. Beraz, argi izan, beharrezkoa balitz kalteren bat egingo duen edozein, hura ordaintzera behartuko dugula edota gertaerarik gogorrenetan Ertzaintzari hots egingo geniokeela.

Denok dakigunez, pirateria legez kontrakoa da, beraz, ez ezazue arren programa komertzialeen kopia piratak ekarri. Partyan kopiatzerik izango duzuen software bakarra, bertako partaideek edota taldeek egindako lanak izango dira eta baita ere Freeware eta Shareware softwarea.


Itzuli