Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Zatoz Euskal Encounter-ea

 

Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 23tik (osteguna) 26ra (igandea) bitartean. Partya 23ko 10:00-tan hasiko da eta 26ko 19:00tan bukatuko da.

Nola heldu

GPS koordenadak:

N43.28683º W2.98727º

Metroz:

Ansio-ko geltokia BEC-eko sarreratik metro gutxitara dago.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 22an, asteazkena, hasi eta 26an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 22 13:00 24:00
Osteguna 23 08:00 24:00
Ostirala 24 09:00 23:00
Larunbata 25 10:00 23:00
Igandea 26 10:00 17:00

Partyan lo egin ahal izango da 22ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 €-takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.

Party-aren planoa