Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

 

Emaitzak

Gamegune

GameGune 2009 Euskal Encounter17-aren joko profesional lehiaketa dugu.

Aurtengoan Counter Strike 1.6 jokoan ospatuko da.

Party-an bertan izango du lekua, antolatzaileek propio jarritako ordenagailuekin hornitutako gune batean, non europako jokalaririk trebeenak baldintza berberetan neurtuko bait dira.

Jokalari bakoitzak sarrera ordaindu beharko du, nahiz eta gonbidatua izan. Sarreraren salneurria 42 eurokoa izango da ordainketa aldez aurretik egiten bada, eta 45 eurokoa partyan bertan.

Aipatu txapelketan parte hartu ahal izateko bi aukera dituzu: batetik antolatzaileen eskutik gonbitea lortu, edota bestetik, egingo diren sailkatze saiotan zure lekua erdietsi. Gonbitea lortu ahal izateko jar zaitez gurekin harremanetan honako helbidean gamegune@euskalencounter.org.

 

 

 

Euskal Encounter XVII CS tournament lekuan GameGunea eta bere CS lehiaketa zer direnari buruzko informazioa eta eraberean zenbait bitxikeri erabilgarri aurki ditzazkezu, hala nola bertara nola heldu, alojamendua etab.

 

  2006ko GameGunea, Euskal Encounter 14an ospatua