Euskal Encounter

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2009

Mainframes

Joan zen urtean bezala, honako edizioan gonbidatu berezia izango dugu zerbitzariei dagokienean: IBM-ren Mainframe eraikuntzan oinarrituriko data prozezu zentrua. Joandako ediziotan zerbitzu bikaina eskeini zuen Direct-Connect-aren zerbitzari zentrala izanik; momenturik latzenetan 2500 erabiltzailetik gora izan zituen, eta CPU-aren kontsumoa %5 inguruan ibili zen. Aurten, aipatu zerbitzuaz gain, jasate froga gehiago egiteko asmoa dugu, PC eraikuntza berrienekin konparatuz, makina noraino hel daitekeen ikus ahal izatekoeta eraberean erabiltzaileari lagungarri gerta dakizkiokeen beste hainbat zerbitzu emateko.

 

Mainframe dimentsio handiko ordenagailua dugu, eta batez ere datu kopuru itzelak erabiltzeko pentsatua. Banku, ogasun, balore merkatu, hegazkin konpainiak, aire trafikoa, eta fakturazio kopuru handia duten enpresen ardatz gisa erabili ohi da. Hitz bitan esateko ordenagailu handia da Mainframe, bai betetzen duen lekuagatik, eta baita erabil dezakeen datu kopuruagatik ere.

Ordenagailu oro bezala, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak ditu; eta haiei konektatzen zaizkie behar diren dispositiboak (diskoak, zintak, terminalak, inprimagailuak, etab. ) Kasu honetan, prozesagailua, memoria eta sarrera/irteera kanalak armario baten barruan daude eta gainerako dispositiboak armairu desberdinetan daude, eta haien arteko lotura ESCON (17 MB/seg) ala FICON (2 Gb/Seg)zuntz optiko kanalen bidez egiten dira.

 

Mainframe egitura benetan interesgarri bilakatzen duena, berez duen gogortasun eta sendotasunaz gain, partizio logikoen kudeaketa sistema (LPAR) da. LPAR bakoitzean sistema eragile desberdinak jarri daitezke, eta beraz kanpotik ikusita prozesu ahalmen itzela duten makina desberdinen aurrean bageunde bezala da. Gure kasuan LPAR denek SuSE izango dute.

HARDWARE
Edizio honetan elkarrekin lotutako bi Mainframe sistema eramango ditugu: 80 MIPS potetzia duen IBM 2066-0A1 zSeries 800 prozesagailu zentrala batetik, eta bestetik 259 MIPS potentzia duen IBM 2066-0A2 zSeries 800 Parallel Sysplex konfiguraziopean; beraz makina biak paraleloan arituko dira lanean.

Memoriari dagokionean, hiru disko sistema eramango ditugu: bi IBM 2105-800 “TotalStorage” 72 GB-tako 32 disko eta 147 GB-tako 16 disko dituena, biak SSA-RAID-5 konfiguraziopean. Biak, 17 MB/seg 16 ESCON kanalez eta FICON bidez ere loturik egongo dira,  eta bertara eramango dugun beste disko sistema,  12 TB memoria garbia duen SAN IBM DS4500, con 8 puertos de fiber-channel de 2 Gb/seg. fiber-channel 8 atakaduna.

 

Euskal Encounter 2009 konexio diagrama

 

Zintei dagokionean, 3590-E1A modeloko 4 drive dituen rack-a instalatuko dugu 3590-A60 kontrol unitatepean. Eraberean IBM 3422 karreteko zinta sistema eta 12 drive dituen IBM 3490E sistema ere izango dugu.

Azkenik, konektibotasunari dagokionean, prozesagailu biek 4 SX zuntzadun Gigabit Ethernet txartel daramate, beraz konektibotasuna bermatua gelditzen da. Halaber bi 10/100 kobrezko txartel ere egongo dira baina Mainframe-en barne LAN-erako gordeko ditugu horiek, eta baita zenbait erakustaldi egiteko.

SOFTWARE
Mainframeak hainbat gauza eskeiniko dizkie Barakaldora bilduko diren 4096 lagunei, esaterako Direct-Connect-aren zerbitzari bikoiztua (hots, mainframe biak aktibo-pasibo konfigurazioan emango dute zerbitzua) eta Direct-Connect klientea, publikoarentzat eskuragarri den informazioa partekatukoduena. Hartarako zSeries makina biek SuSE Linux 10 Enterprise instalaturik duten 2 o LPAR izango dituzte.

FROGAK
Gauzatu nahi ditugun frogetariko bat, 8 urte dituen makina batek Direct-Connect zerbitzuari nola eutsi diezaioken ikustea da. Batez ere kliente partean, bertan slot ugari gehituko dizkiogu, sistemak zenbat eutsi dezakeen ikus ahal izateko ( PC batek ez die 6-10 slot-ei gora eutsiko eskegi gabe ala erabat ez eraginkor bihurtu gabe) modu horretan makinaren sarbide estatistikaketa CPE eta E/S denborak izateko.

RETRO-MAINFRAMES
Aurrez aipaturiko edukiez gain, aurtengoan 25 urtetik gora dituen mainframea eramatea da, euskarri moduko ES/9000 sistema hain zuzen ere, hardware berrioago batek ordezkatu baino lehen Deustuko Unibertsitateko liburutegi zerbitzua bermatu ohi zuena. Beraz erabat funtzional den egitura gauzatuko dugu, parte hartzaileek 80. hamarkadatik datozen sistema hauek ikus, ikutu eta proba ditzaten.