Aurten 4.096 leku izango ditugu
ordenadoreak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailua jartzeko
leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea
ematen du. Hala ere, ordenagailua ekartzea ez da derrigorrezkoa, beraz kasu
horretan ez da lekurik aukeratu behar.
Prezioak:
Partyan................... 45 €
Aldez aurretik .......... 42 €
GameGuneko partehartzaileek ere
partyrako sarrera erosi beharko dute, klaneko kide bakoitzeko sarrera bat.
Izen ematea Otsailaren 20tik
aurrera egin ahal izango da. Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean
alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Erreserbak
ordea, martxoak 5ean, asteazkena, arratsaldeko 18.00etan
irekiko dira.
Erreserbarekin edo extranetarekin
arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@euskalecounter.org-ekin.
- Erabiltzaile berri bat sortu.
Gipuzkoa Encounter edo Euskal Encounter 11, 12, 13, 14 edo 15-eko erabiltzailea
dutenek ez dute sisteman berriro ere alta eman behar.
- Sisteman sartu eta "izena-eman",
"Erreserba" atalean dauden datuak betez.
"Erreserba egoera"-n, erreserba
ze mailetan aurkitzen den azaltzen da. Erreserba sistema hasia bada, hurrengo
bi moduak dituzu aukeran zure erreserba egiteko.
Taldeka
Lehenengo, taldekide bakoitzak izen-ematen fitxa bete behar du.
Norbaitek (talde kudeatzaileak) taldea sortzen du eta taldearen izen
eta pasahitza bere lagunei ematen dizkie.
Lagunak taldearekin elkartuko dira kudeatzaileak emandako pasahitza
erabiliz.
Erreserbak hasten direnean, talde kudeatzaileak talde guztiarentzako
lekua erreserbatuko du. Hau egindakoan inor gehiago ezin izango da taldearekin
elkartu, beraz olatz@euskalencounter.org-ra
idatzi taldea nahi gabe itxi bada.
Taldearen kudeatzaileak talde OSOaren erreserbaren ordainketa egingo
du banku-transferentzia batean (transferentzia burutzeko beharrezko
datuak e-mail bidez jasoko ditu).
Taldearen kudeatzaileak ordainketaren baieztapen mezua jasotzen du.
Taldearen kudeatzaileak taldekideak partyan non eseriko diren aukeratzen
du.
Taldekide bakoitzak bere lekua aukeratzen du taldearentzako aukeratutako
lekuetatik.
Banakako erreserba
Erreserba egin, ordainketa egiteko beharrezko datuak e-mail bidez jasoz.
Ordainketa egin, banku transferentzia bidez.
Ordainketaren baieztapen bat jasoko duzu eta ondoren partyan lekua aukeratu
ahal izango duzu (izen-ematea egiterakoan ordenagailua emateko asmoa adierazi
baduzu).
Aurreko moduetatik edozein erabilita,
partyan esertzeko lekua zure ordainketa antolakuntzan jaso eta zuri konfirmatu
ondoren bakarrik aukeratu ahal izango duzu.
Sarrera bat baduzue baina azkenean
partyra etortzerik ez baduzue, garantzitsua da sarrera bueltatzea. Hala
egin ezkero gai izango gara zuen sarrera partyra etorri nahi baina tokirik
topatu ez duen batenbati eskaintzeko.
Itzulketak, baja baieztatua
izan den dataren arabera egingo dira:
Uztailaren 4a bitartean, 30€ itzuliko dira.
Uztailaren 5tik 16ra bitartean, 20€ itzuliko dira.
Uztailaren 17tik 23ra bitartean, Euskal Encounter 16aren
kamiseta bat bidaliko zaizue.
Itzulketei dagokien edozein gaietarako
idatz ezazue olatz@euskalencounter.org
helbidera mezuaren gaian "DEVOLUCION" hitza adieraziz.
Gipuzkoa encounter eta Euskal Encounter-ean parte
hartu ezazu
Hartarako ezinbestekoa da bi
party-etan izena ematea.
Jadanik sortutako erabiltzailerik izan ezean, beteitzazu fitxako datuak
eta bertan adierazitako erabiltzaile eta pasahitzarekin sistemara sartu
ahal izango zara.
Aurretik erabiltzailea sortua baduzu zuzenean sartu zaitezke sistemara.
Emaizu izena bi party-etan beste party-ra ere etorriko ote zaren adierazi
(ezinbesteko datua).
Sarrera erreserba epea hasitakoan berriz ere sistemara sartu, eta bi
party-etarako erreserba egitea posible izango duzue. Une horretan bietako
bakoitzaren mail bana jasoko duzue ordainketa egiteko beharrezko diren
datuekin.
Erreserba elkarrekin egiteagatik, sarreraren prezioa:
- Partyan................... 55€
- Aldez aurretik .......... 52€
Gipuzkoa Encounter-erako erreserba egitean jasoko duzuen mail-ean bietara
etortzeagatik 50,00 € prezioa jarriko du, eta Euskal Encounter-era
etortzeagatik jasotako mail-ean 0,00 € prezioa jarriko du..
Behin ordainketa egiaztatu denean sistemara sartu eta bi party-etan
izango duzun tokia aukeratu ahal izango duzu.
Azkenean ezin izango bazenu bi party-etara edota haietako batera etorri,
diruaren itzultzea baja egiaztatze dataren arabera egingo da:
- Gipuzkoa Encounter-erako baja eskatzea:
Apirilaren 24arte – 5€ itzuliko dira.
- Euskal Encounter-erako baja eskatzea:
Uztailaren 16arte – 20€ itzuliko dira.
Uztailaren 17tik 23ra bitartean - Euskal
Encounter 16 kamiseta bidaliko zaizue.
Taldeko erreserba balitz:
Izen emate epean talde bat sortu edota jadanik sortutako batera erantsi
zintezke.
Taldeko kudeatzailea izango da talde osorako erreserba eta dagokion
ordainketa gauzatu beharko dituena.
Erreserba egiterakoan mail-a jasoko du ordainketa egiteko beharrezko
diren datuekin. Ordaindu beharreko kopurua taldeko partaide bakoitzaren
egoeraren arabera izango da, honako arauei jarraiki:
Gipuzkoa Encounter – erako erreserba
32,00€ soilik Gipuzkoa Encounter-era datorren
lagun bakoitzeko.
52,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko.
(ordainketa bateratua egingo baitu).
Euskal Encounter – erako erreserba
42,00€ soilik Euskal Encounter-era datorren lagun
bakoitzeko.
0,00€ bi party-etara datorren lagun bakoitzeko
(jadanik bere sarrera ordaindua baitu Gipuzkoa Encounter-erako erreserba
egiterakoan).
Behin ordainketa egiaztatu denean, taldeko administratzaileak
mail-a jasoko du eta sistemara sartu ahal izango du (taldea kudeatzen duen
party-aren sistema) taldeak izango dituen tokiak hartu ahal izateko.