Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Zatoz Euskal Encounter-ea

 

Aurtengo Euskal Encounter-a Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre-an (BEC) ospatuko da uztailaren 24tik (osteguna) 27ra (igandea) bitartean. Partya 24ko 10:00-tan hasiko da eta 27ko 19:00tan bukatuko da.

Nola heldu

GPS koordenadak:

N43.28683º W2.98727º

Metroz:

Ansio-ko geltokia BEC-eko sarreratik metro gutxitara dago.

Akreditazioa

Akreditazioa Uztailaren 23an, asteazkena, hasi eta 27an, igandea, bukatuko da, bulegoaren ordutegia honako hau izanik:

Akreditatzeko ordutegia
Asteazkena 23 11:00 24:00
Osteguna 24 08:00 24:00
Ostirala 25 09:00 23:00
Larunbata 26 10:00 23:00
Igandea 27 10:00 17:00

Partyan lo egin ahal izango da 23ko gauean, igande gauean ordea, ezin izango da.

Eguneko sarrerak

Euskal Encounter-ean izateko bi modu daude: 4 egunetarako sarrera ohiko bidetik lortu, edota eguneko sarrera erosi. Eguneko sarreraren prezioa 10 -takoa da eta akreditazio bulegoan eros daiteke, haren lan ordutegian. Era berean eguneko sarreren balioa akreditazioko ordutegiarekin bat dator, eta inolaz ere ezin izango da gaueko hamabietatik haratago luzatu. Eguneko sarrerak party egun ofizialetan bakarrik izango dira salgai. Eguneko sarrera batek ez du partyan ordenagailua konektatzeko eskubiderik ematen.