Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Lanen aurkezpena

 

Lehiaketaren batean lanen bat aurkeztu nahi duen edozein pertsona edo taldek, honako argibideak jarraitu behar ditu:

  • Lana ZIP edo TGZ formatuak konprimitua entregatu beharko da. RAR edo beste edozein formatu ez dugu onartuko.
  • Partyko intranet-aren bidez (erabiltzaile sistema arruntetik) lanaren fitxa bete.
  • ZIP edo TGZ fitxategian "file_id.diz" fitxategia jarri beharko du lanaren datuekin.
  • ZIP edo TGZ fitxategian "captura.jpg" fitxategi bat jarri beharko da, lanaren irudi batekin, JPEG formatuan eta gutxienez 640 X 480 erresoluzioarekin (demo, intro, wild eta 3d animaziotarako bakarrik).

Lanak intranet-eko lehiaketen FTP zerbitzarira igoko dira: ftp://prods.ekparty.org. Aukeran, FTParekin arazoak edukiz gero, lanak kontrolean entregatu ahal izango dira. Ez dira direktorio okerrera igotako lanak onartuko. Mesedez, lanak igotzerakoan egiazta ezazu lehiaketa zuzenaren direktorioan zaudela.

Ez ahaztu zure lanaren lizentzia adieraziko duen license.txt fitxategia gehitzea. Azalpen hauek kontuz jarraitzea oso garrantzitsua da, modu honetan datu falta arazo ugari ekidin  eta lehiaketa, bozketa eta partyaren garapena bera denentzat askoz azkar, eraginkor eta errazagoa izatea bideratuko baituzue.

Urrutitik partehartzeko aukera

Demo, 64K Intro, 4K Intro, 3D Animazio, 3D Grafiko, 2D Grafiko eta 4K-tan exekutagarri  diren grafiko kategorietan posible izango da urrutitik partehartzea. Hori egin ahal izateko file_id.diz fitxategi bat igo beharko duzue produkzio ftp-ra (ftp.euskal.org - erabiltzailea: anonymous) dagokion produkzio datuekin, eta baita emaila igorri honako helbidera bloodrinker@euskalencounter.org, zuen datu pertsonalak adieraziz. Urrutitik aurkeztutako produkzioak, party-an ordezkaririk ez badute, soilik diru sariaren ERDIA eskuratu ahal izango dute. Produkzio horiek aurkezteko epea, uztailak 23, 23: 59 orduetan amaitzen da.