Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Demoak

 

PC, Amiga, Mac eta Javan egindako demoak onartuko dira. Xehetasunak makinen atalean.

Gehienezko tamaina: 45 MB, ZIP edo TGZ-n konprimituak.

Antolakuntzako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Xehetasun gehiago, dagokion atalean.

Demoak kanpo liburutegiak erabili ahal izango ditu, baina demoaren direktorioaren barne jarraitu beharko dute.

Demoaren lehen 10 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan daitezkeen.

d3dx9_30.dll  d3dx9_36.dll liburutegiak instalatuak izango direla ziurtzat jo dezakezu.

Produkzioaren egileek musikaren egilearen baimena izan beharko dute beraien produkzioan erabiliko badute. Edozein musika formatu onartuko da demoko musika gordetzeko. Epaimahaiak demoa musikarengatik bakarrik kanporatu ahal izango du, hala egokia erabakiko balu.

Disko gogorrean fitxategirik idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.

ESC-rekin geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.

Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.