Euskal Enkounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

8bit grafiko lehiaketa

 

Ba al dakizu ezintasun teknikoak sorgarritasuna eta abilezia erabilita gaindi daitezkeela?

Hura frogatzeko hona hemen RetroEuskal eta Eszenaren arteko elkarlanean antolatutako lehiaketa.

Hauxek dira lehiaketa honek izango dituen arauak:

Artista bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

Fitxategi exekutagarria igorri beharko da amaitutako grafikoarekin, bai emulagailuan eta baita benetako makinan jar daitekeena; hortaz gain bost aurretiko pauso ere bidali beharko dira , eta .PING ala TIF. fitxategia.

Pantailarekin batera jar ezazu zure izena, Nick-a taldea, plataforma, etab.

Urrutitik partehartzea ere posible izango da party-an ez dauden haientzat, beraz, Email bidez bidalitako lanak onartuko ditugu honako helbidean: scene@retroeuskal.org. Eraberean hauxe da edozein duda eta galderetarako helbidea.