Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

hoyTecnologia.com lehiaketak

 

 

 

 ORDENAGAILURIK FRIKIENA

 

Ordenagailurik frikiena, xelebreena, deigarrienaren bila gabiltz. Horrexegatik, hoyTecnologia Euskal Encounter-en izango da uztailaren 25 eta 26an parte hartu nahi duten lagunen eta euren ordenagailuen argazkiak hartu asmoz. Irabazlea hoyTecnologiako bisitariek erabakiko dute bozketa bidez.

 

Lehiaketa honi buruzko azken berriak jakiteko: www.hoytecnologia.com

 

                                                    

 

BIDEORIK BARREGARRIENA

 

Dalealplay.com-i esker, Euskal Encounter-eko parte hartzaileek “Talde” bat izango dute euren esku non Euskalekin zerikusirik duten bideo denak batera igotzea posible izango baitute. Hortaz gain, hoyTeknologia eta dalealplay.com-eko bisitariek bozka emateko aukera izango dute, eta antolatzaileek noizbehinka jarriko dituzte pantaila nagusian botu gehien lortzen dituztenak. Botu gehien jasotzen dituzten 10 bideoek webcam bana jasoko dute sari gisa lehiaketa amaitzean.

 

Lehiaketa honi buruzko azken berriak jakiteko: www.hoytecnologia.com