Euskal Encounter 16

Antolatzaileak Euskaltel Fundazioa

Jarduerak 2008

Guitar Hero

 

 

Musika simulazioan berriena,  Guitar Hero-k garai guztietako kitarrajole onenetarikoa izatea bideratzen dizu. Garaiotako Jimi Hendrix zarela uste baduzu, hartzazu kitarra eta jo akordeak ezkerraz, eskubiaz erritmoa daramazun bitartean.  

 

Izen-ematea

Parte hartzaile orok eman ahal izango du bere izena joko intranetaren bidez.
Partyaren hasiera ofizialetik aurrera posible izango duzue izena ematea, larunbateko hamabiak bitartean, une horretan lehen parekatzeen zozketa egingo baitugu. Partiden ordutegiak joko intranetean argitaratuko dira, eta emaitzak ere orri berean ikus ahal izango dituzue.

Non eta noiz

Sailkatze errondak kontsola gunean gauzatuko dira larunbatean hamabietatik aurrera, eta final aurrekoak eta finala bera arratsaldeko seiretatik aurrera.

Joku modua

64 partaide banaka. Lehiaketa kanporaketa zuzenera jokatuko da. Parte hartzaileak buruz buru arituko dira zoriz hautatutako kanta bakarrarekin. Maila baxutik hasi eta txanda bakoitzean zailtasun maila gehitzen joango da.

 

Final aurrekoak eta finala hiru abestitara jokaruko da, haietariko bi parte hartzaileek eurek aukeratuak eta hirugarrena zoriz programak berak hautatua. Irabazlea hiru kantetan puntu gehien batzen dituena izango da.

Sariak

 

1. Sony W910 

2. Sony K810