Barakaldon, 2007ko Uztailaren 20tik 23ra
Uztailaren 20 eta 23 bitartean ospatu den Euskal Encounter-aren 15. edizioak 35.000 metro karratu baino gehiago hartu ditu Barakaldoko BEC-en, non sarean konektatutako ordenagailuak Interneterako segunduko 8 Giga-tako sarbidea izan duten.
2006ko Uztailaren 22tik 25ra
5.750 partehartzaile Barakaldon
Oraingoan ere, Uztailaren 22 eta 25 bitartean Barakaldoko BEC-en ospatu zen Euskal Encounter-aren 14. edizioa espero zitekeenaren mailan dagoela erakutsi digu. 5.750 partaide eta 3.150 tik gorako ekipoak lanean ziardutela, kokalekurik onena bilakatu zen udaren hastapenetan teknologiarik puntakoena, zabalkunde didaktikorik berriena eta giro aparta elkarren eskutik ibil zitezen.
2005ko Uztailaren 22tik 25ra
5.500 partehartzaile Barakaldon
Euskal Encounter-aren 13. edizioa, estatuko festa informatikorik zaharrena, 5.500 lagun eta 3.072 ordenagailurekin igaro zen. Denen artean egon zen giro aparta aipatu beharra dago, eta hortarako antolatzailegoak proposatu zituen ekimen sozializatzaileek asko lagundu zuten.
2004ko Uztailaren 22tik 25ra
5.000 partehartzaile Barakaldon
Euskal Encounter-aren 12. edizioa kalitate goreneko iharduera izan zen. Kalitate paregabeko sare lokalak 2.500 ordenagailu baino gehiagori eman zion zerbitzua, bertara gerturatu ziren 5.000 partehartzaileei.
2003ko Uztailaren 24tik 27ra
4.000 partehartzaile Bilbon
Euskal Encounter-aren 11. edizioa estatu mailako ekitaldi garrantzitsuenaren kontsolidapena izan zen eta baita Europa mailako erreferente garrantzitsua.
Europa osoko saririk onenak zituen GameGunea eta Estatu mailako demoeszena mugimenduko topaleku nagusia den Eszena atalari esker, partehartze eta entretenimendu mailako lorpen berri bat izan zen, 2.100 ordenadoretik gora eta 4.000 partehartzaile elkartuz.
2002ko Uztailaren 25-28
2.600 partehartzaile Donostian
Euskal partyaren 10. edizioa estatu mailako joku eta demoscene ekitaldi handiena izan zen, 2.500 partehartzaile eta 1.700 ordenadore inguru elkartu zituelarik. Edizio honetan lan kopuru eta kalitatearen igoera nabarmena izan zen.
2001ko Uztailaren 26-29
2.000 partehartzaile Vitoria-Gasteizen
Euskal partyaren bederatzigarren edizioak aurreko urte guztietako asistentzia markak hautsi zituen, 2.000 pertsona eta 1.200 ordenadore inguru bilduz 4 egunetan zehar. Lan gutxiago aurkeztu ziren arren, hauen kalitatea aurreko urteetakoa baino hobeagoa izan zen.
2000ko Uztailaren 22-25
1.600 partehartzaile Bilbon
Euskal 8an informatikaren 1.600 jarraitzaile sutsu bildu ziren, mota guztietako kulturek lekua duten elkargunean bihurtuz. Bertan izan ziren, ohiko DOS, Windows eta Linux-en erabiltzaileez gainera, BeOS eta Macintosh-en jarraitzaileak ere.
Edonor da ongi etorria gure partyra, izan ere hau jendearen partya baita: partehartzaileek eraman baitute dagoen tokira.
1999ko Uztailaren 23-25
1.200 partehartzaile Donostian
Euskal Party 7a 1.200 informatika zaleen elkargunea izan zen, nahiz eta beste jende askok ezagutu gintuen eguneroko bisita eta internet bidezko jarraipena eginez.
Bertan informatikaren erabiltzaile mota ugari bildu ziren; programatzaileak, jokuzaleak, grafistak, musikariak, linuxeroak …