invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Eszenaren epaimahaia

Aurtengo edizioan epaimahai sistema berria ezartzea erabaki dugu; haren helburua erabakietan ahalik eta zintzotasun gehiena lortzea da.

Horregatik, edizio hontatik aurrera espainiar estatuko eszeneko talde garrantzitsuenak izango ditugu lagun. Urteoro, eszener talde oso bati luzatuko diogu gonbitea, eurak izan daitezen lehiaketa desberdinetara aurkezten diren lanen epaile, eszena munduko ezagutzaile finenak izanik.

Sistema honek hainbat abantaila ditu, izan ere, epaimahaiko kideek dagoeneko lanik aurkezten ez dituztenez objetibotasuna bermatua dago. Bestalde, aipatu epaimahaiari, antolatzaileetarik aukeratutako lagunen bat ere gehitzea posible da, hala beharrezko ulertuko balitz.

Epaimahai hau osatzen duten lagunen ezpairik gabeko objetibotasuna dela eta, hark hartutako erabakiak ezin izango dira inolaz ere apelatu.

Parte hartzaileek maiteen dituzten kategoriak sustatu nahian, edozein kategorirako epaileen iritziz kalitate nahikoa duten 5 lan gutxienez aurkeztu beharko dituzte datozen ediziotan ere lehiaketa kategoriari eutsi ahal izateko.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)