invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Demo 8bits

8 bit-etako lehiaketetarako arauak

Orokorra

  1. Lehiaketa bakoitzerako .TxT fitxategia erantsi, lanaren izena, egileak zeintzu diren, harremanetan jartzeko helbidea eta beharrezko estimatzen duzuen beste edozein argibideekin. Urrunetik ere parte har dezakezue, beraz bertan egon gabe ere zuen lanak aurkeztu ahal izango dituzue; sariaren irabazle suertatuz gero, zeuek adierazitako helbidera bidaliko genizueke. Produkzio guztiak shareware gisa emango dira argitara behin party-a amaitu eta gero.
  2. Gogoratu zuen lana erakusteko baliagarri deritzozuen edozein argibide eransten.

Demo Lehiaketa

  1. Demoa auto-egikarigarria beharko du izan, estrainekoz Euskal Encounter-en erakutsia eta edozein 8 bit-etako plataforman dabilena (Spectrum, Amstrad, Cbm 16, Cbm64, Vic20, Dragon…)
  2. Lana .DSK, .D64, .TAP, etab. fitxategi moduan igortzea duzue onena, zein plataformatarako den arabera, hots emulagailuan ibiltzea da onena.
  3. Demo/Intro-aren lehen bost minutuak bakarrik erakutsiko dira nahiz eta lanaren iraupena zabalagoa izan daitekeen.
  4. Lehiaketa burutu ahal izateko gutxienez hiru lanek parte hartu beharko dute.

Argibide gehiago

Nola aurkeztu lanak
Eszenaren epaimahaia
128 ordenagailu-leku eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)