invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Intro 4K

Gehienezko tamaina: 4 KB (4096 byte).

Egikarigarri bakarra izan beharko da. Ez da fitxategi askeak dituen introrik onartuko.

Lehiaketako ordenagailuan funtzionatu beharko du lehiaketan parte hartu ahal izateko. Informazio gehiagorako, begiratu dagokion atala.

Musika erreprodukzioa onartu eta gomendatzen da.

Introaren lehen 5 minutuak soilik erakutsiko dira, nahiz eta hauek luzeagoak izan ahalko diren.

Disko gogorrean fitxategiak idazterik ez du beharko funtzionatzeko; hala izango balitz, fitxategia sistemako behin-behineko direktorioan sortuko du.

ESC-rekin edo arratoiaren ezker botoiarekin (Amigakoak bakarrik) geldituak izateko aukera izan behar dute, bestela deskalifikatuak izango dira.

Root (Linux/Mac) edo Administratzaile (Windows) baimenik gabe funtzionatu beharko du.

Lehiaketaren arau orokorrak betetzea garrantzitsua da

Sariak

1. Saria 500€
2. Saria 250€
3. Saria 125€

Eszenako beste sariak ikusi

Argibide gehiago

Nola aurkeztu lanak
Eszenaren epaimahaia
128 ordenagailu-leku eszenakideei eskainiak

Eszenari duen garrantzia emateko, eszenakideak pantaila nagusitik gertu egongo dira kokatuak, beste eszenako kideetatik hurbil. Eskatu hauetako leku bat

Lanak aurkezteko lizentzia

Lanen aurkezpena Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDerivs lizentziapean egingo da. Egileak inongo lizentziarik edo besteren bat adieraziko balu ere.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)