invisible 
hit counter

Euskal Enkounter 15


Jarduerak 2007

Hardware

Azken edizioetan nabaria izan da Euskal Encounter-en hardware-aren zaleak izan duten presentzia. Eta informatikaren arlo hau aurrera dihoan einean, party-an berari eskeinitako lekua ere aldatuz doa.

Joan zen urtean antolatu ziren modding lehiaketak eta mahai inguruak, parte hartzaile kopuru azpimarragarria izan zuten. Hori dela eta, aurten hardware-ri espreski zuzendutako tokia estreinatuko dugu party-an zehar egingo diren ekintzen bilgune izan dadin.

Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko. 

Aurten, dagoeneko ezagun ditugun modding lehiaketa eta mahai inguruaz gain, modding erakustaldia, overclock lehiaketa eta Fast Modding izena duen lehiaketa berria ere izango ditugu.

Zatozte eta ikus aurtengo ediziorako prestatu dugun eskaintza.


Eitb(logo) Diputación Foral de Biskaia (logo) BBK (logo) Spri (logo) Euskaltel (logo)