Argitaratu berri ditugu aurtengo Euskal Encounter-en egin diren lehiaketa guztien emaitza ofizialak. Haietariko bakoitza dagokion estekan ikus dezakezue.
Antolatzaileek, gure inkestan parte hartu duzuen guztiori eskerrak eman nahi dizkizuegu, zuen ekarpenek urtetik urtera hobetzera bultzatzen gaituztelako. Eraberean beste danak ere parte hartu dezaten animatu nahi ditugu. Bestalde inkesta bete zutenen hartean zozkatu genuen TB 1 diska gogorraren irabazlea sLoK izan dela jakinerazi nahi genuke. Zorionak.
Jadanik eskura daukazue urtero proposatzen dizuegun bezeroaren satisfakzio inkesta. Hartzazue parte, guri hobetzen lagunduko digu, eta zuetariko batek TB bateko disko gogorra irabaz dezake.
Sar zaitezte hemen Paramount Comedy-ren gauetarako sarreren irabazlea zaren jakiteko.
Sartu hemen bete fitxa eta lor ezazu gaur gauean hamarretan BEC-eko 4 pabiloian ospatuko den Paramount gauetarako dauzkagun 200 sarreretako bat. Gertu batean argitaratuko dugu irabazleen zerrenda.
Hack it lehiaketari dagozkion arauetan zenbait aldaketa argitaratu berri ditugu.
Internet Euskadi, aurten ere Euskal Encounter-en present dagoena, bere ohiko Ginkana teknologikoa antolatu du. Edozeinek har dezake parte interneteuskadi@gmail.com helbidera mail bat bidaliz. Ginkanak froga dibertigarriak izango ditu eta gogak, energia, sarearen ezagupena eta taldeko lana azaldu beharko dira. Talde irabazlea gonbidatu bezala hartuko du parte euskal internauten elkarteak antolatzen dituen Bilbon ospatuko den Bubber 2008 sarien emate ekitaldian
Euskadi Informazio Gizartean 2010 Plana: Euskadiko Agenda Digitalak babestua ostiraleko gauean, ordubatak aldera jai txiki bat izango dugu kamionalean, Euskalteleko autobusaren atzeakaldetik irtenda. Zatozte eta ondo pasatu.
Osteguna 24 Deus Ostirala 25 17:00 Fast 2D 19:00 Fast Music 21:00 Deadline 3D animazioa, 2D Grafikoak, 3D Grafikoak, Multikanala, HQ musika Larunbata 26 17:00 Fast 3D 21:00 Deadline 4k Introak, 64k Introak, Demoak , 4K grafiko prozeduralak, Wild Compo, 8 biteko grafikoak.
Momentu hontatik aurrera ez da jadanik posible izango gure ekitaldian parte hartzeko monitorerik alokatzea. Laster arte!
Larunbatean, hilak 26, arratsaldeko bostetan “Mondo Pixel” liburu sorta aurkeztuko da. Berau sei-hileroko kolekzioa da ikuspuntu inkonformista eta alternatibo batetik bideojokoaren kulturari so egiten dioena, izen bereko lehen Espainiako bideojoko blog-etik sortua. Gero disenatzaileak eta zuzendariak (Eunice Szpillman eta John Tones) RetroEuskal-eko stand-ean salgai izango diren liburuak sinatuko dituzte.
Aurten RetroEuskal.ek antolatzen duen inguru frikia eta kontsolen espezialari jarriki, larunbatean, hilak 26, goizeko hamaiketan konferentzi aretoan “Hobby” dokumentala jarriko da. Zuzendaria, Ciro Altabás 8”Made in Japan” eta “DVD” laburmetrailengatik ere ezaguna) gero egingo den hitz laburrean parte hartuko du.
Euskaltelek Euskal Encounter-era bildu diren lagunak saritu nahi ditu. Horregatik, dagoeneko bezero diren eta Despega 6M Banda Zabaleko konexioa duten parte hartzaileei hileko kuotaren % 50 oparituko die urtebetean. Argibide gehiago Euskal Encounter-eko Euskaltelen stand-ean.
Datorren uztailak 25ean eta Euskaltelen eskutik "Paramount Comedy"-ren gauetariko bat BEC-eko 4. pabilioian ikusgai izango da, hiru bakarrizketa dibertigarri eta guzti. Hori dela eta, Euskaltelek 200 sarrera emango ditu Euskal Encounter 16ko parte hartzaileek ere hura ikus ahal dezaten. Argi egon berriei zurea eskura ahal izateko.
Gehienera ere 40 pantaila izango ditugu alokagai, eta haren prezioa 45 € izango da. Eskakizuna estranetaren bidez egin ahal izango duzue, eta uko egin nahi badiozue olatz@euskalencounter.org idatzi baino ez daukazue. Dena dela zein bata zein bestea egiteko epea uztailak 10 da.
Eszenarako erreserbatutako lekuetatik, okupatu gabe jarraitzen dutenak desblokeatu berri ditugu. Momentu hontatik aurrera edozein partehartzailek aukeratu ahal izango ditu leku horiek. Gogorazazue leku aldaketa edozein momentuan egin dezakezuela extranetaren bidez.
Jarri berria dugu Euskal Encounter 16-ean hizlari gisa parte hartu nahi izanez gero bete beharreko orria. Zatoz eta partekatu guztiokin zure ezagupenak.